Finalerdiak larunbatean Azpeitian eta igandean Labriten
Gisa honetara, erabakiak gelditu dira larunbatean 18:00etan hasita Azpeitian eta igandean 11:30ean hasita Iruñeko Labriten jokatuko dituzten finalerdietako gurutzaketak.
Larunbatean, Azpeitian, promozio mailan, Galeano eta Arrastia, Ibarraolaren ordez ariko deen Aranburu eta Insaustiren kontra ariko dira eta lehen mailako lehen finalerdian, Goiuri Zabaleta leitzarra eta Agirre, Ruiz de Infante eta Orbegozoren kontra ariko dira.
Igandeko Labriteko jaialdiko lehen partidan, txapelketaz kanpo, Iturriaga eta Galeano, Aldaregia eta Mendibururen kontra ariko dira eta lehen mailako bigarren finalerdian, Barrocal eta Ruiz de Larramendi, Etxekolonea zubietarraren eta Mujikaren kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!