Iparraldeko paxaka txapelketaren finalerako sailkatu dira Laxoa Elkarteko Maia eta Irigoien

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 21a, 15:00
Ainhara taldeko bikotea eta Laxoa Elkarteko Irigoien eta Maia igandean Sarako Pleka trinketean. Baztandarrek lortu zuten finalerako txartela.

Iparraldeko paxaka txapelketan bigarren mailako finalerdietako bat jokatu zuten igandean Sarako Pleka trinketean. Laxoa Elkarteko Juan Mari Maia elizondoarrak eta Manu Irigoien erratzuarrak 13-10 irabazi zieten Hiriburuko Ainhara taldeko Fanco Montau eta Jean Michael Urrutiri eta honenbertzez, finalerako sailkatu da Laxoa Elkarteko bikotea. Asteburu honetan jokatuko dute finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun