Utergak eta Agirrezabalak irabazi dute Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte txapelketako lehen partida

Agirrezabala, Uterga, Zeberio II.a eta Ion, ortziralean Labriten. Urdinak nagusitu ziren markagailua irauli ondotik.

Debutatu berrien arteko lehian, Xuban Iturregi iruritarrak eta Baztanek 30-20 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Markel Leatxe doneztebarrari

Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte txapelketako lehen partida jokatu zuten ortziralean Iruñeko Labrit pilotalekuan eta Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak 33-35 irabazi zieten Zeberio II.a eta Ioni, markagailua irauli ondotik.

Izan ere, 23-14 galtzen ari ziren Uterga eta Agirrezabala, baina Doneztebeko aurrelariak agintea hartu eta markagailua iraultzea lortu zuten urdinek, 33-35 irabazteko.

Txapelketa nagusiko partidaren aitzinetik, e•remonte taldean debutatu berri duten erremontista gazteen arteko partida jokatu zen. Xuban Iturregi iruritarrak eta Atarrabiako Asier Baztanek 30-20 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Markel Leatxe doneztebarrari.

Iruñeko Alde Zaharreko IX. txapelketako bigarren jardunaldia otsailaren 24an, ortziralean 19:00etan Labriten hasiko den jaialdian jokatuko dute Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarrak, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Barricart-en kontra.

Leatxe, Sagaseta, Baztan eta Iturregi profesional berriak jokatu zuten jaialdiko lehen partida. Gorriak gailendu ziren.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun