Laugarren postua Ezpeletako Ñapurrak taldeak eskuratu zuen, bosgarrena Abadiñok eta seigarrena Amaiurrek.
Beti Gazteko zortzikote txapeldunean Karmelo Mitxelena, Ander Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, Oskar Telletxea, Beñardo Iantzi, Beñat Ordoki, Iñigo Altzugarai eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran, Paxkual Taberna entrenatzaile eta Julen Palenzuela botillero.
Beti Gazteko emakumeak ere bikain 500 kilokoan
Gizonezkoen 600 kiloko finalaz gain, emakumeen 500 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatu zuten larunbatean Berangon eta honetan ere Beti Gazte gailendu zen, Ibarra, Gaztedi, Badaiotz, Amaiur, Abadiño eta Txantrearen aitzinetik. Beraz, otsailaren 25ean Laukizen (Bizkaia) jokatuko den finaletik kanpo gelditu da Txantrea eta bertze sei taldeak lehiatuko dira. Gizonezkoen 560 kiloko txapelketa ere jokatuko dute larunbatean Laukizen.