Ainhoa Etxegarai beratarra eta Unai Iantzi aniztarra nagusitu dira Euskal Herriko Koxkor Biltze Txapelketetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 20a, 19:00

Ezkerretik hasita, Unai Iantzi, Asier Gamio eta Ainhoa Etxegarai. Utzitako argazkia.

Emakumezkoen eta gizonezkoen Euskal Herriko Koxkor Biltze Txapelketak jokatu zituzten atzo Mungian (Bizkaia). Ainhoa Etxegarai beratarrak emakumezkoen txapela etxeratu zuen eta Unai Iantzi aniztarrak gizonezkoena. Asier Gamio berroetarra, berriz, bosgarren postuan gelditu zen.

Emakumezkoen sailkapena

Ainhoa Etxegarai beratarrak 7 minutu eta zazpi segundotan bukatu zituen lanak, eta hamaika segundoko aldea atera zion bigarren gelditu zen Ainhoa Iraizozi. Joan den urtean Etxegaraik Nafarroako txapela jantzi zuen eta Iraizoz txapeldunorde gelditu zen.

  1. Ainhoa Etxegarai (Bera): 07.07
  2. Ainhoa Iraizoz: 07:18
  3. Amaia Jimenez: 07.47
  4. Amaia Mendinueta: 09.18

Ainhoa Etxegarai beratarra atzo Mungian jokatutako txapelketan.

Gizonezkoen sailkapena

Unai Iantzi aniztarrak, berriz, sei minutu azpitik osatu zuen lana, bortz minutu eta 50 segundotan. Bigarren sailkatuak, berriz, sei minutu eta 40 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko. Asier Gamio berroetarra, berriz, laugarren egin zuenarengandik hiru segundora gelditu zen.

  1. Unai Iantzi (Aniz): 5.50
  2. Jon Vegas: 6.40
  3. Jon Larrañaga: 6.42
  4. Aritz Iturribarria: 6.50
  5. Asier Gamio (Berroeta): 6.53
  6. Iraitz Ferreira: 6.58
  7. Unai Ardeo: 7.44

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun