Zugarramurdiko leizeak dira Nafarroako bigarren lekurik bisitatuenak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 17a, 19:00
134.529 bisitari izan zituzten iaz Zugarramurdiko leizeetan eta 45.145 sorginen museoan.

Joan den urtean 134.529 bisitari izan zituzten Zugarramurdiko leizeetan

Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko, Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Maitena Ezkutari Turismoko, Merkataritzako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak azaldu dituzte Nafarroako Turismo Behatokiak iaz sektore osoak izandako portaerari buruz bildutako datuak. Datu horien arabera, monitorizatutako baliabide turistiko nagusietako bisitari kopururik handiena Erriberriko errege-erreginen jauregiak hartu zuen, 226.732 lagun guztira (2021ean baino %30,8 gehiago). Zugarramurdiko leizeek, berriz, 134.529 bisitari hartu zituzten (% 1,4 gehiago).

Bertizko Parke Naturalak 68.730 bisitari hartu zituen iaz, 2021ean baino % 4,7 guttiago. Zugarramurdiko Sorginen Museoak, berriz, 45.145 bisitari izan zituen (%4 gehiago).

Bertizko turismo bulegoan 36.619 izan ziren iaz, 2021ean baino % 15,7 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun