Asteburu honetan Areson, Leitzan eta Ezkurran jokatuko dituzte Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 17a, 09:00
Otsailaren 11n Goizuetako Umore Ona elkartean jokatu zuten mus txapelketako kanporaketa. Argazkia: Fernando Goia.

Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako herriz herriko kanporaketak azken txanpara hurbiltzen ari dira. Aste honetan eta hurrengoan jokatuko dituzte azken kanporaketak. Eskualdean, asteburu honetan, Aresok, Leitzak eta Ezkurrak hartuko dute lekukoa.

Orain arte jokatu diren kanporaketa batzuetako emaitzak (ez dituzte denak jakinarazi)

Elizondoko Intza ostatuan abenduaren 11n jokatu zuten. Hamaika bikotek parte hartu zuten eta horietatik bi sailkatu dira Nafarroa Garaiko finalera: Xabi Karrikaburu-Kottoño Bengoetxea eta Garikoitz Larretxea-Aritz Alunda.

Oronozko Gaztelune elkartean abenduaren 29an aritu ziren musean eta parte hartu zuten hamar bikoteen artean, bik lortu dute sailkatzea: Bidane Apezetxea-Egoitz Gamio eta Urki Gortadi-Joxean Gortadi.

Elizondoko Amezti elkartean urtarrilaren 8an aritu ziren. Hamabi bikotek eman zuten izena eta horietatik bi sailkatu dira: Edurne Santesteban-Xabier Mihura eta Iker Plaza-Denis Lizasoian.

Donamariako Herriko Ostatuan, urtarrilaren 14an, jokatu zuten kanporaketa. Zazpi bikote bildu ziren, eta horien artean, Nuria Fuejok eta Enkarna Anduezak lortu dute sailkatzea.

Zubietako Herriko Ostatuan urtarrilaren 21ean aritu ziren. Lau bikotek parte hartu zuten eta Isabel Elizalde eta Leire Mariezkurrena izan ziren garaile. Beraiek izanen dira Nafarroako txapelketan ariko direnak.

Leitzako Landaberri tabernan larunbatean, urtarrilaren 28an, aritu ziren. Hamaika bikote aritu ziren eta bik lortu dute sailkatzea: Ibon Elizalde-Miguel Telletxea eta Mikel Martinez-Mikel Zestau bikoteek.

Berako Kataku ostatuan igandean, urtarrilaren 29an, jokatu zuten. Hamasei bikotek eman zuten izena eta hiru hauek sailkatu dira: Patxi Iturria-Josune Otxandorena, Juan Madera-Joseba Susperregi eta Joseba Perez-Oskar Urkiola.

Goizuetako Umore Ona elkarteak joan den otsailaren 11n jokatu zuten mus txapelketako kanporaketa. Bost bikote aurkeztu ziren, Miel Salaberria eta Joakin Solano Txurri izanen dira Iruñeko finalean ariko direnak.

Ondoko asteetan jokatu beharrekoak

Gaur, otsailak 17:
  • Aresoko Pake Toki elkartean, 18:30ean.
Bihar, otsailak 18:
  • Leitzako Leitzarra eta Txoko tabernetan, 16:00etan.
Igandea, otsailak 19:
  • Ezkurrako ludotekan, 17:00etan.
Otsailak 24:
  • Sunbillako Ulibeltzak elkartean, 21:30ean.
  • Igantziko Biltoki elkartean, 22:00etan.
Otsailak 25:
  • Arantzako Ekaitza Elkartean, 18:00etan.
  • Iruritako Gizarte Bilgunean, 20:00etan.
Otsailak 26
  • Otsailaren 17ko kanporaketaren ondotik, Aresoko Sastinean herriko finala jokatuko dute, 11:30ean.

Otsailaren 26ra jokatzekoak dira herriz herriko kanporaketak. Gero, martxoaren 11n herrialdeetako finalak jokatuko dituzte Iruñean eta final haundia martxoaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) eginen dute.

Sari ederrak
  • Bikote txapeldunak txapela, ikurra, 3.000 euro eta Karibera lau lagunentzako bidaia hartuko du saritzat.
  • Txapeldunordeek garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera joateko bidaia hartuko dute.
  • Hirugarren bikote sailkatuak 750 euro eta asteburu bateko egonaldia izanen du saritzat.
  • Laugarren bikote sailkatuak 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula hartuko ditu.
  • Bortzetik zortzigarrenera bitarteko postuetan sailkatutako bikoteei 250 euro banatuko dizkiete.
  • Bederatzitik eta hamaseigarrenera bitarteko postuetan sailkatutako bikoteek 100 euro hartuko dituzte.

Horrez gain, herrialde mailako finaletan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak eta afariak... banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun