Beti Gazteko gizonezko helduak eta jubenilak futbolean eta BRT Menditarrak errugbian bakarrik ariko dira asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 17a, 08:00
BRT Menditarrak taldeak maila mantentzeko lehian partida garrantzitsua izanen du larunbat eguerdian Lekarozen.

Inauteriak direla eta atseden izanen dute gainerako futbol, eskubaloi eta errugbi taldeek

Inauterietako asteburua ospakizunez zabala bezain kirol lehiaketez murritza izanen da eskualdeko taldeentzat. Futbolean, Gipuzkoako ohorezko mailan ari den Beti Gaztek bakarrik izanen du partida larunbat eguerdian Bergaran eta euskal ligan ari diren Beto Gazteko jubenilek ere partida izanen dute larunbat arratsaldean Lesakan. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak Lekarozen jokatuko du larunbat eguerdian.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Bergara - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Bergarako Agorrosinen.

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte – Añorga, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako jautsiera fasea

  • BRT Menditarrak – Zornotzako Urgozoz, larunbatean 12:00etan Lekarozen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun