TTIPI-TTAPAko Whatsapp eta Telegram zerbitzuak berriz martxan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 16a, 13:30

Astearte arratsaldetik gaur goizera arte TTIPI-TTAPAko Whatsapp eta Telegram zerbitzuak ez dira erabilgarri egon, baina gaur goizean berriz martxan paratu dituzte. Bide batez, datu pertsonalik eman gabe, eskualdeko albisterik garrantzitsuenak Whatsapp edo Telegram bidez sakelako telefonoan hartu nahi badituzu, oroitu baduzula horretarako aukera.

Harpidetu zaitez TTIPI-TTAPAren Telegram eta Whatsapp zerbitzura, eta eskualdeko albisterik garrantzitsuenak sakelako telefonoan hartuko dituzu, dohainik!

  • Whatsappez eskualdeko berriak mugikorrean hartu nahi badituzu, bidali ALTA hitza idatzita 744 48 43 61 zenbakira. Whatsapp bidez bidali behar da mezua, eta ez SMS bat.
  • Telegram bidez albisteak zure mugikorrean hartu nahi badituzu, berriz, bilatzailean idatzi @TtipiTtapaBerriak eta kanalarekin bat egin behar duzu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun