Ados elkartearen binakako pilota txapelketaren final laurdenak ate joka

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 18:00
Etxekolonea zubietarra sakean eta Zabaleta leitzarra errestorako prest larunbatean. Beteranoan nagusitu ziren eta bosgarren sailkatuko dira final laurdenetara. Gazteak seguruenik bigarren izanen dira eta finalerdietan ariko dira.

Azken jardunaldiaren faltan, kategoria nagusian finalerdietarako txartela zuzenean lortu dute Barrocalek eta Ruiz de Larramendik eta ia segurua dute Goiuri Zabaletak eta Agirrek

Lehen mailan aldiz, orain arte liga faseko 26 partidu jokatu diren arren, ortziraleko Zierbenako partidua erabakigarria izanen da Maddi Barrocal eta Olatz Ruiz de Larramendirekin batera finalerdietara zein bikote sailkatzen den jakiteko nahiz final laurdenetako guratzaketak zein izanen diren jakiteko.  Gogoratu lehen bi sailkatuak zuzenean finalerdietara sailkatuko direla eta 3-6 4-5 postuan sailkatuak final laurdenak jokatuko dituztela. 

Promozio mailan nahiz eta larunbatean Lazkaon jokatuko den ligako azken partidua falta, dagoeneko finalerako zuzenean sailkatu dira Aiala Uriarte eta Leire Oskoz bikotea eta, finalerdietan Nagore Galeano-Amaia Arrastia eta Aizane Ibarrola-Olatz Insausti ariko dira.

Final laurdenetako partidak Tolosa Beotibar pilotalekuan jokatuko dituzte larunbatean 18:00etan hasita. Sarrera 5 euro kostako da  Finalerdiak Azpeitian otsailaren 25ean eta Iruñeko Labriten otsailaren 26an jokatuko dituzte eta finala Zumarragan martxoaren 5ean, 12:00etan

Final laurdenetako, finalerdietako eta final handirako sarrerak internetez ere eskuratzeko aukera dago Ados pilotaren web gunean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun