Iparraldeko paxaka txapelketako finalerdietarako sailkatu da Laxoa Elkarteko bikotea

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 15:00

SPUCeko Iziaga eta Ducassou eta Laxoa Elkarteko Maia eta Irigoien, tartean Josu Prim epailea dutela, igandean Antxitonean.

Otsailaren 19an jokatuko dute finalerdia Saran Maiak eta Irigoienek, Hiriburuko Ainhara taldeko Montau eta Urrutiren kontra

Iparraldeko paxaka txapelketako bigarren mailako final laurdenetako partida gogorra jokatu zuten igandean Elizondoko Antxitonea trinketean. Azkenean, Laxoa Elkarteko Juan Mari Maia elizondoarrak eta Manu Irigoien erratzuarrak joko bakarragatik irabazi zieten Senpereko SPUC pilota elkarteko Iñaki Iziaga eta Pierre Ducassouri, 13-12.

Finalerdia igandean Saran

Honela, finalerdietako partida jokatuko du Laxoa Elkarteko bikoteak otsailaren 19an, igandean 09:30ean Sarako Pleka trinketean. Ainhara elkarteko Franco Montau eta Jean Michael Urruti izanen dituzte finalerako txartela lortzeko arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun