Baztanen eta Malerrekan sortutako suteak itzaltzen aritu behar izan dute suhiltzaileek

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 10:30

Oronoz-Mugairiko parkeko suhiltzaileek ateraldiak egin behar izan dituzte egunotan, Baztan eta Malerrekako mendietan sortutako suteak itzaltzeko. Asteburuan Donamariako mendietan izan zen sua eta astelehenean Baztanen eta Malerrekan ibili ziren. Baztanen, Alkurruntz eta Izpegin sortutako suteak itzali zituzten eta Malerrekan, Urroz eta Beintza-Labaien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun