Beti Gazte eta Amaiur izanen dira gizonezkoen 600 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 13a, 15:00
Beti Gazteko emakumeek tiraldi guztiak irabazi zituzten 500 kiloko txapelketako lehen jardunaldian. Argazkia: Potronko

Emakumezkoen 500 kiloko kategorian, berriz, Beti Gaztek irabazi zituen lehen jardunaldiko tiraldi guziak larunbatean Abadiñon

Euskal Herriko goma gaineko zortzinakako sokatira txapelketak bere bidean segitzen du eta asteburu honetan jardunaldi bikoitza izan dute Bizkaian. Larunbatean 500 kiloko emakumeen lehen jardunaldia jokatu zuten Abadiñon eta igandean 600 kiloko gizonezkoen bigarrena Turtziozen. Bietan Beti Gaztek irabazi zituen tiraldi guztiak. 

Larunbatean, emakumezkoen 500 kiloko kategorian lehen jardunaldia jokatu zuten. Zazpi taldea aritu ziren eta Beti Gaztek 7 puntuak lortu zituen, tiraldi guztiak irabazita. Bigarren postuan berdindu egin zuten Ibarrak eta Gaztedik (5,5 puntu), laugarren Amaiur izan zen (4 puntu), bosgarren postuan berdindu zuten Badaiotz eta Abadiñok (2,5 puntu) eta Txantrea zazpigarren izan zen (1 puntu).

Igandean, berriz, Turtziozen 600 kiloko gizonezkoen bigarren jardunaldia jokatu zuten. Lehen jardunaldian bezala, hemen ere Beti Gazteko mutilak nagusitu ziren. Otsailaren 18an Berangon (Bizkaia) jokatuko den finalerako sailkatu ziren sei talde onenak. Lesakarrekin batera, Gaztedi, Goiherri, Ñapurrak, Abadiño eta Amaiur ariko dira finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun