Eskualdeko kirolariak bigarren euskal duatloiko finaletik kanpo gelditu dira

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 13a, 13:00
Eneko Saralegi eta Julen Olano lasterka larunbatean Azpeitiko zezen plazan. Saralegi II. Euskal Duatloiko finalerako saikatu zen eta Olano 38 segundogatik kanpoan gelditu zen. Argazkiak: Ibon Errazu Uria

Oier Kañamares, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodriguez, Xabier Zaldua eta Eneko Saralegi izanen dira martxoaren 5ean Azpeitiko finalean

Martxoaren 5ean Azpeitiko zezen-plazan jokatuko den II. Euskal Duatloiko finalerako sei finalista erabaki dira larunbat honetan leku berean. Oier Kañamares, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodriguez, Xabier Zaldua eta Eneko Saralegi izanen dira finalista.

Oier Kañamares izan zen bizkorrena larunbatean Azpeitian egindako kanporaketan. 14 minutu eta 47 segundo behar izan zituen  etzanda jarritako 45 ontzako bi enbor mozteko, lasterka 2 kilometro egiteko eta 45 ontzako bi enbor zutik mozteko. Ibai Soroa bigarren izan zen (15:18), Arkaitz Jauregi hirugarren (15:48), Suharri Rodriguez laugarren (15:56), Xabier Zaldua bosgarren (16:47) eta Eneko Saralegi seigarren (17:02).

Patxi Mindegia aizkoran.

Julen Olano leitzarra eta Patxi Mindegia zubietarra finalean sartzetik 38 segundora gelditu ziren. Biak denbora berean bukatu zuten lana, 17 minutu eta 40 segundo. Asier Pellejero aresoarrak, berriz, 20 minutu eta 48 segundo behar izan zituen.

Asier Pellejero lasterka, Azpeitiko zezen plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun