Lehen fasea akitzeko garaipena lortu du Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 13a, 08:00
Bederatzi gol egin zituzten Beti Gazteko mutiko infantilek kopako lehen partidan.

Futbolean garaipen garrantzitsuak lortu zituzten Doneztebek, Gure Txokoak eta Beti Gazteko gizonezkoek baina galdu egin zuten Baztango bi taldeek, Aurrerak eta Beti Gazteko emakumeek

Donezteben azken partida irabaziz akitu du lehen fasea Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak eta txapeldunen faseari ekinen dio orain. BKTko nahiz Errekako emakume nagusiek galdu egin zuten eta Elizondon jokatutako kadete mailako derbian Doneztebekoak nagusitu ziren. Futbolean ere, denetarik: garaipen garrantzitsuak lortu zituzten Beti Gazteko gizonezkoek, Doneztebek eta Gure Txokoak kopan, baina galdu egin zuten Baztango bi taldeek eta Aurrerak. Errugbia, Sarako Izarra taldeak erraz galdu egin zuen etxean jokatutako partidan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte 1 (Iñigo Etxegarai)  – Lagun Onak B 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan 1 (Elur Meoki) – CD Injerto 2

Nafarroako Preferente maila

  • CD Soto Ibarbaso 4 - Aurrera KE 0
  • Doneztebe FT 2 (Lander Mindegiaren golak) – CD Universidad de Navarra 0

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • CD San Fermin Ikastola 3 - Baztan B 1 (Urtzi Gonzalez)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa 2 (Mikel Esnaola eta Mikel Irazoki) – Mutriku B 0

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 0 – Touring 1

Jubenilak Euskal Liga

  • Gernika 5 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa 4 (Eneko Loiartek 2, Andoni Telletxea eta Jokin Irazoki) – Beti Ona 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Landetxa 4 - Gure Txokoa B 1 (Ismail Bensaid)

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Zizur 3 - CD Baztan 0

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B 2 – Berriozar CF A 5
  • Aurrera KE 4 (Eder Sagastibeltzak 2 eta Jon Mikel Agirrek 2) – CD Iruña A 0
  • UCD Burlades B 1 – Doneztebe 3 (Unai Montielek 2 eta Urko Oiarzabal)

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Lengokoak B 1 - Beti Gazte 3 (Unax Bereauk 2 eta Iker Irigoien)
  • San Marcial 1 - Gure Txokoa 4 (Ortzadar Iratzokik 2, Mikel Zozaia eta Peio Martikorena)

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Baztan atsedena.
  • Beti Kozkor A 4 - Doneztebe FT 0
  • Aurrera KE 4 (Odei Garmendiak 2, Inhar Altadill eta Alex Saralegi) – CD Lezkairu B 1

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan 1 – CD Kirol Sport 1
  • Beti Gazte 4 (Leire Ariztegik 3 eta Maddi Zubieta) – UD Mutilvera B 1
  • Aurrera KE atsedena.
  • Gure Txokoa 2 (Ane Errandonea eta Haizea Otaegi) – CDF Itaroa Huarte 2

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

  • Kostkas B 0 - Gure Txokoa 6 (Xan Villameak 2, Xiker Ruizek 2, Oier Martin eta Ekhiotz Iratzoki)
  • Beti Gazte 9 (Joseba Rodriguezek 2, Oier Sanchezek 2, Jon Senperrek 2, Oier Tapia, Xabi Leiza eta Oinatz Aiestaran) – Lengokoak 0

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan 0 – Rotxapea CD 4
  • Aurrera 2 (Aimar Rekondo eta Oier Lizartza) – CAD Irabia 5
  • Doneztebe FT atsedena

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • Gares 2 - Gure Txokoa 5 (Aroa Martinek 2, Muskoa Lazkano, Mara Arakues eta Ane Lazkanotegi)
  • UD Mutilbera B 3 - Baztan A  5
  • Baztan B 2 – CD Castejon C 3

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa

  • Aurrera A 11 (Oscar Zubiturrek 4, Juba Vicentek 3 eta Xabier Loitegik 4) – CD Xota FS 3
  • CD Ultzama MSSB 2 - Aurrera B 10 (Manex Lasartek 4, Oier Zabaletak 2, Gentza Olaetxea, Oihan Arrupea, Markel Mariñelarena eta Manex Lekuona)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako lehen faseko azken partida

  • Erreka 41 – Noain 30

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT 10 – Lodisna San Antonio 27
  • Erreka 16 – ECA Malkaitz 34

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • UDC Txantrea 21 - Baztango BKT 20

Kadete mutilak ligan

  • Erreka atsedena.

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT A 26 - Erreka 30, derbia doneztebarrek irabazi zuten.

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • Bardenas 26 – Erreka 19

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • Erreka 15 – Atalaya 33
  • Uharte 34 - Baztango BKT A 33
  • Baztango BKT B 15 – Ultzamaldea 24

Alebin mistoa

  • Erreka - Baztango BKT B
  • Baztango BKT A – Uharte A

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako txapeldunen fasean

  • Sarako Izarra RT 6 – Betsaide Elorrio 40

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun