Bera-Goizueta mendi zeharkaldia berreskuratu du aurten Agerra mendi taldeak otsailaren 26rako

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 20:00
Azken bi urtetan egin ez badu ere, Agerra mendi taldearen ohiko ibilaldia da Bera eta Goizueta artekoa.

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen zuen Bera-Goizueta mendi ibilaldia, baina azken bi urtetan egin gabe utzi ondotik, berriz ere otsailaren 26an eginen du. Otsailaren 23a baino lehen eman behar da izena elkartean, agerramendi@gmail.com helbidera idatziz edo 647 29 61 04 whatsapp zenbakian edo agerramenditaldea.manttale.com webgunean.

Otsaileko azken igandean Agerratik (07:00etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (08:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11:00etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Goizuetako Oxeguarda jatetxean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere.
Agerratik egiten dutenek 27 kilometro luzeko eta 1.159 metroko igoera metatua duen ibilbidea egienn dute..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun