Iparraldeko paxaka txapelketako final laurdenetako partida jokatuko dute otsailaren 12an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 13:30

Euskal Herriko paxaka txapelketako final laurdenetako partida jokatuko dute igande goizean Antxitonean Laxoa Elkarteko eta SPUCeko bikoteek.

Igandean 10:00etan aurrez aurre izanen dira Antxitonean Laxoa Elkarteko Juan Mari Maia eta Manu Irigoien eta Senpereko SPUC pilotako Iñaki Iziaga eta Pierre Ducassou

Urte hasieratik Iparraldeko paxaka txapelketako bigarren mailan ari dira Laxoa Elkarteko Juan Mari Maia elizondoarra eta Manu Irigoien erratzuarra. Sei partida jokatu dituzte eta horietatik bortz irabazita, final laurdenetako txartela eskuratu dute, A multzoan bigarren izan ondotik. Igande honetan, otsailak 12, jokatuko dute Iparraldeko paxaka txapelketako final laurdenetako partida hori jokatuko dute Senpereko SPUC pilota kirolak taldeko Iñaki Iziaga eta Pierre Ducassouren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun