BKT eta Errekako neska kadeteek eta alebinek eskubaloi derbiak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 08:00
Elizondon eta Donezteben eskubaloi derbiak izanen dituzte larunbat eguerdian.

Errugbian, etxean jokatuko dute Sarako Izarrako mutilek eta furbolean ere etxean ariko dira Baztan, Beti Gazte, Doneztebe eta Gure Txokoako talde nagusiak

Asteburuko kirol jardunaldiak kadete eta alebin mailako eskubaloi derbiak ekarriko dizkigu, BKT eta Errekaren artean. Errugbian, Sarako Izarrako mutilek bakarrik jokatuko dute, etxean. Futbolean, berriz, talde nagusi gehienek etxean izanen dituzte partidak: Beti Gaztek (gizon nahiz emakumeek), maila autonomikoko Baztanek, Preferenteko Doneztebek eta Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopan Gure Txokoak.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte – Lagun Onak B, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan – CD Injerto, igandean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente maila

  • CD Soto Ibarbaso - Aurrera KE, igandean 16:00etan Soto Lezkairun.
  • Doneztebe FT – CD Universidad de Navarra, igandean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • CD San Fermin Ikastola - Baztan B, larunbatean 17:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa – Mutriku B, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte – Touring, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Jubenilak Euskal Liga

  • Gernika - Beti Gazte, larunbatean 18:15ean Gernikako Urbietan.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa – Beti Ona, larunbatean 19:15ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Landetxa - Gure Txokoa B, larunbatean 19:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Zizur - CD Baztan, igandean 12:30ean Zizurren.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B – Berriozar CF A, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Aurrera KE – CD Iruña A, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.
  • UCD Burlades B – Doneztebe, igandean 18:00etan Erripagainan.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Lengokoak - Beti Gazte, igandean 14:00etan Donostiako Cesar Benito zelaian.
  • San Marcial - Gure Txokoa, larunbatean 11:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Baztan atsedena.
  • Beti Kozkor A - Doneztebe FT, ortziralean 19:30ean Lekunberriko Plazaolan.
  • Aurrera KE – CD Lezkairu B, igandean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan – CD Kirol Sport, igandean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte – UD Mutilvera B, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.
  • Aurrera KE atsedena.
  • Gure Txokoa – CDF Itaroa Huarte, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa

  • Kostkas B - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Donostiako Matigoxotegin.
  • Beti Gazte – Lengokoak, igandean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan – Rotxapea CD, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Aurrera – CAD Irabia, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • Doneztebe FT atsedena.

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • CD Gares - Gure Txokoa, larunbatean 11:30ean Garesko Osabidean.
  • UD Mutilvera B - Baztan A, igandean 10:30ean Arangurenen.
  • Baztan B - CD Castejón C, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Alebinak

  • CD San Ignacio A - CD Baztan A, larunbatean 10:30ean Iruñeko Jesuitinasen.
  • CD Universidad de Navarra B - Baztan B, larunbatean 12:30ean Nafarroako Unibertsitatean.

Benjaminak

  • Gure Txokoa B - Gure Txokoa A, igandean 11:30ean Berako Matzadan.
  • Baztan A - Beti Gazte B, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Gure Txokoa C - Doneztebe A, igandean 11:30ean Berako Matzadan.
  • Beti Gazte A - Baztan B, igandean 10:15ean Lesakako Mastegin.
  • Doneztebe B atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa

  • Aurrera A – CD Xota FS, larunbatean 12:00etan Leitzako kiroldegian.
  • CD Ultzama MSSB - Aurrera B, larunbatean 13:00etan Larraintzarren.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako lehen faseko azken partida

  • Erreka – Noain, larunbatean 16:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT – Lodisna San Antonio, larunbatean 20:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Erreka – Malkaitz, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • UDC Txantrea - Baztango BKT, larunbatean 18:30ean Iruñeko Jesuitinas kiroldegian.

Kadete mutilak ligan

  • Erreka atsedena.

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT A - Erreka derbia larunbatean 12:30ean Elizondoko kiroldegian.

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • Bardenas – Erreka, larunbatean 10:00etan Iruñean.

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • Erreka – Atalaya, larunbatean 11:15ean Iruñean.
  • Uharte - Baztango BKT A, larunbatean 10:30ean Uharteko Ugarrandia kiroldegian.
  • Baztango BKT B – Ultzamaldea, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

Alebin mistoa

  • Erreka - Baztango BKT B, larunbatean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.
  • Baztango BKT A – Uharte A, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako txapeldunen fasean

  • Sarako Izarra RT – Betsaide Elorrio, larunbatean 16:00etan Sarako Animainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun