Ados pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako hainbat partida jokatu dituzte asteburu honetan. Ortziralean Altsasun, larunbatean Izurtzan eta igandean Antzuolan jokatu dituzte partidak eta guztietan izan dira eskualdeko pilotariak.
Ortziralean Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatutako jaialdiko lehen partidan, Naroa Etxekolonea zubietarrak eta Mujikak 22-15 irabazi zieten Irantzu Etxebeste beratarrari eta Capellani. Bigarrenean, berriz, Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Agirrek 22-17 irabazi zieten
Larunbatean, Izurtzan (Bizkaia), emaitza txarragoak izan zituzten eskualdeko pilotariek. Etxebeste beratarrak eta Capellanek 18-22 galdu zuten Aldaregia eta Mendibururen kontra eta Ruiz de Infantek eta Orbegozok 22-18 irabazi zieten Etxekolonea zubietarrari eta Mujikari
Igande goizean Antzuolan (Gipuzkoa), azkenik, promozio mailako partidan, Gordon eta Oskozek 22-17 irabazi zieten Ibarrola eta Insaustiri eta lehen mailakoan, Iera Iturriaga leitzarrak eta Galeanok erraz irabazi zieten Arrieta eta Zabalari, 22 eta 6.