'Literatura geraldiak' ekimenaren barrenean hainbat solasaldi izanen dira eskualdean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 7a, 10:00
Joseba Sarrionandia izanen da hitzaldietako baten gidaria. Argazkia: Jose Goitia, wikimedia commons.

Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea da 'Literatura geraldiak' programaren helburua. 

Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa bigarren urtez segidan eta hamabi saio antolatu dituzte aurtengo udaberrirako eta udazkenerako. Hamabi ekitaldi horietatik horietatik sei TTIPI-TTAPAren eremuan izanen dira.

Hiru ekintza mota izanen dira: hitzaldiak, literatura solasaldiak eta lantegiak. 

Literatura solasaldiak: 

  • Apirilaren 27an, ortzeguna, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria liburuaren inguruko solasaldia Arantzako Liburutegian 17:00etan.

Hitzaldiak: 

  • Apirilaren 19an, asteazkena,  Irakurbide feministak euskal literaturan solasaldia Iratxe Retolazarekin Elizondoko Liburutegian 18:00etan. 
  • Apirilaren 21ean, ortziralea, Egoerak eta liburuak solasaldia Joseba Sarrionandiarekin Berako Liburutegian 18:00etan. 
  • Apirilaren 26, asteazkena, Idazleen gorputzak solasaldia Eider Rodriguezekin Elizondoko Liburutegian 18:00etan. 

Lantegiak: 

  • Apirilaren 1ean, larunbata, Nola iruzkindu liburu bat ikastaroa Mikel Ayerberekin Lesakako Arrano Elkartean, 10:00etan. 
  • Apirilaren 19an, asteazkena idazketa tailerra Yolanda Arrietarekin 18:30ean Leitzako Liburutegian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun