Baztan eta Aurrerako mutil jubenilek eta Aurrera eta Gure Txokoako neska kadete- infantilek futbol derbiak jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 08:00
Baztan B eta Aurrera mutiko jubenilek eta Aurrera eta Gure Txokoako neska kadete-infantilek elkarren kontra jokatuko dute asteburuan.

BRT Menditarrak errugbi taldeak Lekarozen jokatuko du larunbatean maila mantentzeko lehian

Otsaileko lehen asteburuko kirol jardunaldiak bi derbi ekarriko dizkigu futbol handian. Baztan eta Aurrerako mutiko jubenilak eta Aurrera eta Gure Txokoako neska kadete-infantilak ariko dira elkarren kontra. Futbol talde nagusiei dagokienez, Nafarroako ligan ari diren Baztango bi taldeek, Aurrerak eta Doneztebek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari diren Beti Gazteko gizon eta emakumeek eta Gure Txokoak (kopako lehen partidan) etxetik kanpo jokatuko dute. Errugbian, Lekarozen ariko da larunbatean BRT Menditarrak, maila mantentzeko borrokan eta eskubaloian etxetik kanpo ariko dira Erreka eta BKTko hiru talde nagusiak.

FUTBOLA

Gipuzkoako Gizonezkoen Ohorezko maila

  • Aloña Mendi - Beti Gazte, igandean 16:30ean Oñatiko Azkoagain zelaian.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan – CD Infanzones, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente maila

  • Aurrera KE – CD Lezkairu, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • Doneztebe FT – CD Valle de Egues, larunbatan 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B – CD San Ignacio, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Aretxabaleta UDA C - Gure Txokoa, igandean 16:30ean Aretxabaletako Ibarran.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Hernani - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Hernaniko Zubipen.

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte – Deusto SD, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Behobia - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Irungo Artia zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa B – Behobia B, igandean 18:30ean berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan atseden.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B - Aurrera KE derbia, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe – CF Gazte Berriak Ansoain B, larunbatean 18:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Beti Gazte – Real Union Club, igandean 12:00etan Lesakako Mastegin.
  • Gure Txokoa – Igeltegi Donostia, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Baztan – CD Paz Ziganda, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe FT – CD Valle de Egues B, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CDF Itaroa Huarte – Aurrera KE, larunbatean 12:30ean Uharteko Aretan.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan – CDF Itaroa Huarte, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdi zelaian.
  • CD Kirol Sport - Beti Gazte, larunbatean 12:30ean Orkoienen.
  • Aurrera KE - Gure Txokoa, igandean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Gure Txokoa – Orereta Kafea B, igandean 15:30ean Berako Matzadan.
  • Dunboa Eguzki B - Beti Gazte, igandean 11:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CF Gazte Berriak Ansoain - CD Baztan, larunbatean 16:00etan Antsoainen.
  • CD San Ignacio – Aurrera, igandean 13:30ean Iruñeko Larrabiden.
  • Doneztebe FT – JD San Jorge, igandean 10:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Paz Ziganda - CD Baztan, larunbatean 12:30ean Atarrabiako Peritosen.
  • Doneztebe FT – CD Atarrabia, igandean 12:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • Gure Txokoa – CD Lourdes B, larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.
  • Baztan A – CD Gazte Berriak Ansoain, igandean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Mulier C - Baztan B, igandean 11:00etan Sarrigurenen.

Alebinak

  • CD Baztan A – CD Valle de Egues C, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Gure Txokoa B - Beti Gazte B, igandean 11:00etan Berako Matzadan.
  • Beti Gazte A - Gure Txokoa A, larunbatean 10:15ean Lesakako Mastegin.
  • Doneztebe A - Beti Gazte C, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CD Baztan B atsedena.

Benjaminak

  • Doneztebe A - Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Gure Txokoa A - Doneztebe B, igandean 11:00etan Berako Matzadan.
  • Beti Gazte B- Baztan B, larunbatean 10:15ean Lesakako Mastegin.
  • Baztan A - Gure Txokoa C, larunbatean 10:15en Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte A atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa

  • CD Anaitasuna - Aurrera A, igandean 13:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
  • Aurrera B atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako txapeldunen fasean

  • Iruñea – Erreka, igandean 11:30ean Cendea de Galarren.

Emakume seniorrak ligan

  • Transportes Royo Calasancio - Baztango BKT, ortziralean 20:30ean Logroñoko Eskolapioetan.
  • Txantrea – Erreka, ortziralean 20:15ean Iruñeko Ezkaba kiroldegian.

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT – BM Loyola, larunbatean 16:00etan Elizondoko kiroldegian.

Kadete mutilak ligan

  • CB Burlada – Erreka, larunbatean 12:15ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • Helvetia Anaitasuna C - Baztango BKT A, larunbatean 09:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
  • Erreka – Balonmano River Ega, larunbatean 12:00etan Iruñeko Ermitagaña kiroldegian.

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • Erreka – CB Burlada, larunbatean 10:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • CB Txantrea – Erreka, larunbatean 12:15ean Errotxapeako kiroldegian.
  • Baztango BKT A – ECA Malkaitz, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • BM Lizarreria B - Baztango BKT B, larunbatean 11:30ean Lizarrako Oncineda karpan.

Alebin mistoa

  • BM Loyola B – Erreka, larunbatean 10:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.
  • SFK Aldezar - Baztango BKT A, larunbatean 09:00etan Errotxapeako kiroldegian.
  • Baztango BKT B – BM Loyola C, larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako txapeldunen fasean

  • Durango RT - Sarako Izarra RT, larunbatean 15:30ean Durangoko Arripausuetan.

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako jautsiera fasea

  • BRT Menditarrak – Atletico San Sebastian, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun