Eskualdeko hainbat lagun 'Herri Txiki Amerika Handi' saioko azkeneko programan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 1a, 15:00

ETB1ek Herri txiki, Amerika handi saioko bosgarren eta azken atala eman zuen igandean, eta Kalifornian izan dira Zuhaitz eta Mikel. Baztango eta Malerrekako hainbat lagun ezagutu dituzte bertan.

Bakersfielden Meltxor Grajirena gazteluarra ezagutu du Pagadik. 1961ean 19 urterekin joan zen Ameriketara Meltxor, eta El Tejon Sheep Companyn hasi zen artzain lanetan. Gaur egun, enpresako nagusia da.

Los Angelesen, berriz, duela 58 urte Fontanan bizi den Juanito azpilkuetarrarekin egin du topo Zuhaitzek, baita Maurizio Jaimerena amaiurtarrarekin eta Basilio sunbildarrarekin ere.

Saioa osorik EITB Nahieran dago ikusgai. 1. minututik aitzinera ageri dira Meltxor gazteluarra eta 32. minututik aitzinera Juanito azpilkuetarra, Maurizio amaiurtarra eta Basilio sunbildarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun