Iker Vicente eta Jon Rekondo nagusitu dira Urrezko binakako aizkolari txapelketako Leitzako saioan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 31a, 15:30
Leitzako Amazabal pilotalekuan igande eguerdian aritu ziren kirolariak. Lesioaren ondotik, berriz ere Iker Vicente lehian ikusteko aukera izan zen.

Igande eguerdian Amazabal pilotalekuan jokatutako lehian menpean hartu zituzten Zigako Joxean Etxeberria eta Txapartegi

XXIII. Urrezko binakako aizkolari txapelketa Eusko Label Sariko jardunaldia jokatu zuten igande eguerdian Leitzako Amazabal pilotalekuan. Lesioaren ondotik, Iker Vicente berriz ere lehian ikusteko aukera izan zuten ikusleek. Gainera, Jon Rekondo leitzarrarekin aritu zen, Zigako Joxean Etxeberria eta Luis Txapartegiren kontra. Vicente eta Rekondo nagusitu ziren proba guztietan eta 14 minutu eta 51 segundo behar izan zituzten hamar enborrak mozteko. Etxeberriak eta Txapartegik 18 minutu eta 2 segundo behar izan zituzten.

Nerea Sorondo beratarrak eta Nerea Arrutik aizkora erakustaldia egin zuten.

Aizkolariak ez ezik, Urrezko harri-altxatze txapelketa-Harri-altxatzaile azkarrena txapelketaren barrenean, Paulo Azpiazu eta Jokin Eizmendi 125 kiloko laukizuzenarekin, 125 kiloko koparekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin ariko da, minutu banako txandatan. Eizmendik 6.350 kilo altxatu zituen eta Azpiazuk 6.200 kilo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun