Eki Mateorena leitzarrak eta Haira Aizpurua saratarrak irabazi dute Bertsuxurla sariketa

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 30a, 18:00

Goiko lerroan ezkerretik hasita hirugarren eta laugarrena dira Haira Aizpurua eta Eki Mateorena.

Ortziralean egin zuten Urruñako Xaia ostatuan Bertsuxurla gazteen bertso sariketako finala. Hiru bikote aritu ziren lehian, eta irabazleak Leitzako Eki Mateorena eta Sarako Haira Aizpuruak osaturikoa izan zen. 

Giro ederrean bukatu zuten ostiralean Bertsuxurla gazteen bertso sariketak. Urtarrileko lau ortziraletan jokatu dute Ipar Euskal Herriko lau herrietan, eta denera hemezortzi bertsolari gaztek hartu dute parte. Saio guztiak afalondoan izan dira, eta ohiko txapelketatik kanpoko ariketak egin behar izan dituzte bertsolariek. 

Urruñako Xaia ostatuan egin zuten finala, eta bertan Eki Mateorena eta Haira Aizpuruaz gain, Izaro Bilbao eta Ibai Lekuona, eta June Aiestaran eta Oier Urreizti bertsolariak aritu ziren kantuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun