Landa eremuaren etorkizunaren aldeko jardunaldia eginen du Ernaik martxoaren 18an Donamarian

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 28a, 12:00

Duela hilabete bat, Baztan-Bidasoko Ernaik 'Landa eremuaren etorkizunerako herri alternatiba orain' dinamika abiatu zuen, bertako enplegu gabezia, etxebizitza problematika, zerbitzuen galera eta konektagarritasun oztopoak salatu eta alternatibak bilatzeko. Orain, bideo baten bitartez lehenbiziko jardunaldiaren eguna eta herria iragarri dute: martxoaren 18an Donamarian. Laster informazio gehiago emanen du taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun