Ezkurra II.a Barrenetxearen kontra ariko da Masters txapelketako ligaxkako lehen partidan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 27a, 15:00
Barrenetxea IV.a eta Ezkurra II.a aurrez aurre izanen dira Masters txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen partidan.

Larunbatean 16:30ean Galarretan hasiko den jaialdian

Azpiroz gainditu ondotik, Masters erremonte txapelketako finalaurrekoetako ligaxkako lehen partida jokatuko du Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak. Ez du arerio xamurra hasteko, txapelketa irabazteko faborito nagusia den Endika Barrenetxea IV.a izanen baitu parez pare.

Jaialdia larunbatean 16:30ean hasiko da Hernaniko Galarreta pilotalekuan eta Masters txapelketakoa jaialdiko bigarren partida izanen da. Bertze bi partidetan ere izanen dira eskualdeko erremontistak. Lehenbizikoan, Oskar Urrutia II.a saldiastarra Martirenarekin bikote eginez ariko da Zaldua II.a eta Labakaren kontra. Eta hondarreko partidan, Aritz Zubiri goizuetarrak kantxatara bueltatu berri den Urriza izanen du lagun aurreko koadroetan, Ansa II.a eta Zalduaren kontra aritzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun