Urrezko binakako aizkolari txapelketako saioa izanen dute urtarrilaren 29an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 19:00
Rekondo, Vicente eta Etxeberria 2018ko Nafarroako aizkolari txapelketaren podiumean. Hiru nafarrekin batera Txapartegi gipuzkoarra ariko da igande eguerdian Leitzan.

Igande eguerdian Amazabal pilotalekuan Jon Rekondo herritarra eta Iker Vicente, Zigako Joxean Etxeberria eta Txapartegiren kontra ariko dira

XXIII. Urrezko binakako aizkolari txapelketa Eusko Label Sariko jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 29an, igandean 12:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan. Jon Rekondo aizkolari leitzarrak, lesioaren ondotik berriz ere lehian hasiko den Iker Vicenterekin eginen du bikote eta Zigako Joxean Etxeberria eta Luis Txapartegi izanen dituzte arerio.

Nerea Sorondo beratarrak eta Nerea Arrutik aizkora erakusketa ere eginen dute.

Aizkolariak ez ezik, Urrezko harri-jasotze txapelketa - Harri-jasotzaile azkarrena txapelketaren barrenean, Paulo Azpiazu 125 kiloko laukizuzenarekin, 125 kiloko koparekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin ariko da, minutu banako txandatan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun