Ortziralean hasiko dira Arkupeak Elkartearen herriz herriko mus txapelketak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 25a, 17:00
2021eko mus txapelketako lehenengo hiru sailkatuak.

Urtero bezala Arkupeak Elkartea herriz herriko bestak eta mus txapelketak egiten hasiko dira urtarrilean. Herriz herriko mus txapelketako lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuak martxoaren 16an Donezteben jokatuko den mus txapeletako finalera saialkatuko dira.

Urtarrilaren 27an, ortziralean eginen dute lehenengo txapelketa leitzarrek eta aresoarrek. Biharamunean, Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Arraioz, Oronoz, Oieregi, Narbarte eta Legasako bazkideen txanda izanen da. Bazkaria eta txapelketa Oronozko Urgain jatetxean eginen dituzte.Hilaren 29an, igandean, aldiz, igantziarren txanda izanen da eta musaz gain partxis lehiaketa ere eginen dute.

Baztangoiza, Urdazubi eta Zugarramurdikoek txapelketa otsailaren 8an eginen dute eta bazkaria biharamunean.

Aurten, iaz bezala partxis txapelketa egiteko aukera ere ireki dute. Egin nahi duenak, aitzinetik abisatu beharko du, eta partxis txapelketako sariak mus txapelketako berberak izanen dira: gazta osoa eta hiru ardo botila irabazle bakoitzarentzat, gazta erdia eta bi ardo botila bigarren bikote kide bakoitzarentzat eta gazta erdia eta ardo botila bat hirugarren bikotea osatzen duten bakoitzarentzat. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun