Beti Gazteko gizonezkoek eta emakumeek tiraldi guztiak irabazi dituzte Burgelun

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 23a, 18:00
Beti Gazteko emakumeek tiraldi guztiak irabazi zituzten bigarren jardunaldian.

Gizonezkoen 640 kiloko eta emakumeen 540 kiloko sokatira txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen

Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketako jardunaldia igande goizean jokatu zuten Burgelun (Araba) Gizonezkoen 640 kiloko eta emakumeen 540 kiloko bigarren jardunaldia izan zen eta bietan, Lesakako Beti Gazteko tiralariak nagusitu ziren.

640 kiloko kategoriako gizonezkoetan, lehen jardunaldian bezala, Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guztietan (8 puntu) eta Gaztedi bigarren izan zen (7 puntu). Burgelun hirugarren Ñapurrak izan zen (6 puntu), Zuraide A laugarren (5 puntu), bosgarren postuan berdindu egin zuten Amaiurrek eta Zuraide Bk (3,5 puntu), Abadiño zazpigarren izan zen (2 puntu) eta Ibarra zortzigarren (puntu 1). 

Beti Gazteko gizonezkoen taldea tiran Burgelun.

Amaiurko gizonezkoen taldea tiran Busturiko lehen jardunaldian. Argazkia: Potronko

Emakumeen 540 kiloko bigarren jardunaldian Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guztietan (6 puntu). Ibarra bigarren izan zen ( 5 puntu), Gaztedi hirugarren (4 puntu), Amaiur laugarren (3 puntu) Badaiotz bosgarren (2 puntu) eta Abadiño seigarren (puntu Urtarrilaren 8an Lesakan jokatutako lehen jardunaldian Ibarra nagusitu zitzaion Beti Gazteri. Beraz, orain berdinduak daude sailkapen orokorrean Beti Gazte eta Ibarra.
Bi kategoria hauetako hirugarren jardunaldia eta finalak urtarrilaren 28an Pobesen (Araba) jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun