Arkupeak Elkarteko bazkideek sagardotegira irteera eginen dute ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 12:00
Elkarteko bazkideak iaz sagardotegira egindako irteeran

Urteko lehen irteera sagardotegira eginen dute Arkupeak Elkarteko bazkideek. Urtarrilaren 26an, ortzegunean  Urnietako Oianume sagardotegira joanen dira, eta bertan aurtengo sagardo berria edateaz gain, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasoren bertsoez gozatzeko aukera izanen dute. Bertsoen ondotik, dantzaldia izanen dute eta 19:00etan hartuko dute itzulerako autobusa. Denera 205 bazkidek eman dute izena irteerarako. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun