Ezin kaskarragoa izan da asteburua eskualdeko futbol eta eskubaloi talde nagusientzat

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 23a, 08:00
Doneztebeko jubenilek zazpi gol sartu zituzten etxetik kanpo eta garaipen garbia lortu zuten. Argazkia: Foto Zaldua

Talde senior guzti-guztiek galdu egin dute jardunaldi honetan, baina BRT Menditarrak errugbi taldeak garaipena lortu du Zornotzan

Gutitan gertatzen da, baina asteburu honetan eskualdeko futbol eta eskubaloi talde nagusi guzti-guztiek galdu egin dute, ez dute puntu triste bakarrik ere eskuratu. Futbolean, Baztango maila autonomikoko eta erregionaleko taldeek etxean golak egitea lortu zuten, baina ez zen aski izan garaipena lortzeko. Bertzeek ezta hori ere: ez zuten golik egin eta galdu egin zuten Beti Gazteko Gipuzkoako ohorezko mailako gizonek eta emakumeek, baita Nafarroako Preferenteko Aurrerak eta Doneztebek. Eskubaloian ere berdintsu: galdu egin zuten Errekako gizonek eta emakumeek eta BKTko emakumeek. Ahazteko moduko asteburua, beraz, eskualdeko futbol eta eskubaloi taldeentzat. Beharrik, BRT Menditarrak errugbi taldeak irabazi egin zuen maila mantentzeko borrokan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Elgoibar 1 - Beti Gazte 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan 2 (Elur Meoki eta Miguel Javier Agerrea) – CD Idoya 3

Nafarroako Preferente maila

  • CD Salesianos 1 - Aurrera KE 0
  • CD Lezkairu 2 - Doneztebe FT 0

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 1 (Unai Etxeberria) – Beti Kozkor B 2

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Bergara 3 - Beti Gazte 0

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte 1 (Unax Perez) – Basconia CD 1

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa 2 (Ion Errandonea eta beraien atean) – Santo Tomas Lizeoa 2

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan 0 – CDF Itaroa Huarte B 5

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • UCD Burlades B 1 - Aurrera KE 2 (Ibai Remirez eta Jon Mikel Agirre)
  • CD Asdefor C 0 – Doneztebe 7 (Urko Oiartzabalek 3, Ekhi Erasunek 2, Iraitz Aiesa eta Aimar Esperante).
  • CF Gazte Berriak Ansoain B 1 - Baztan B 2 (Ugaitz Garailkoetxea eta Haritz Bidegain)

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Beti Gazte 3 (Unax Bereau, Iker Irigoien eta Eneko Irazoki) – San Marcial 0
  • Martutene 5 - Gure Txokoa 0

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Baztan 4 (Julen Alegrek 2, Luhan Sa Silva eta Mikel Sansiñena) – CD Valle de Egues B 0
  • Doneztebe FT 4 (Izei Astibiak 2, Koteto Ezkurra eta Ibai Mindegia) – Aurrera 1 (Inhar Altadill)

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Aurrera KE - Beti Gazte bertan behera
  • Gure Txokoa 0 - CD Baztan 1 (Olaia Alegre)

Gipuzkoako infantilen lehen maila

  • Gure Txokoa 2 (Oier Martin eta Ekhiotz Iratzoki) - Beti Gazte 1 (Oier Sanchez) derbia beratarrek irabazi zuten Matzadan.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • UD Mutilvera 1 - CD Baztan 1 (Ekaitz Franzesena)
  • CD Ademar – Aurrera
  • Doneztebe FT 2 (Rafael Guertanek 2) – CD Asdefor B 1

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Baztan – CD Lezkairu B
  • Doneztebe FT 4 (Mattin Inda, Aratz Retegi, Oier Rekarte eta beraien atean) – UCD Burlades B 0

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa

  • Aurrera A 5 (Iraitz Andiarenak 2, Xabier Loitegi, Oskar Zubitur eta Juba Vicente) – CD El Redin A 0
  • CD Xota FS 3 - Aurrera B 17 (Oier Zabaletak 7, Manex Lekuonak 6, Gentza Olaetxeak 2 eta Nahia Bengoetxeak 2)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan

  • Loyola 31 –  Erreka 22

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT 23 – ECA Malkaitz 24
  • Anaitasuna 35 – Erreka 22

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • Uharte 32 - Baztango BKT 29

Kadete mutilak ligan

  • Loyola B 35 – Erreka 37

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • Lagunak 35 - Baztango BKT A 23
  • Erreka atsedena.

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • Erreka 21 - CDB Atalaya 22

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT A 31 – Beti-Onak Atarrabia B 22
  • Baztango BKT B 32 – Lekunberri Eskubaloia 16
  • Erreka 12 – ECA Malkaitz 29

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako jautsiera fasea

  • Zornotza 13 - BRT Menditarrak 19

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun