Euskal Herriko sokatira txapelketako jardunaldia jokatuko dute igandean Araban

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 20a, 18:00
Beti Gazteko 540 kiloko emakumeak, urtarrilaren 8an Lesakan jokatutako jardunaldian. Bigarren izan ziren, Ibarraren gibeletik.

Emakumezkoen 540 kiloko eta gizonezkoen 640 kiloko bigarren saioak izanen dituzte

Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketako jardunaldia urtarrilaren 22an, igandean 11:30ean jokatuko da Burgelun (Araba) Gizonezkoen 640 kiloko eta emakumeen 540 kiloko bigarren jardunaldia izanen da.

640 kiloko kategoriako gizonezkoek joan den asteburuan jokatu zuten kategoria honetako lehen jardunaldia eta Beti Gazte nagusitu zen, Gaztedi, Zuraide A, Ñapurrak, Amaiur, Abadiño, Zuraide B eta Ibarraren aitzinetik. Emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia, berriz, urtarrilaren 8an jokatu zen Lesakan eta Ibarra nagusitu zen, Beti Gazte, Gaztedi, Badaiotz, Amaiur eta Abadiño gibelean utzita.

Bi kategoria hauetako finalak urtarrilaren 28an Pobesen (Araba) jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun