Berriz ere gaztetxoen futbol derbiez ongi hornitua dator kirol asteburua

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 20a, 08:00
Futbol handian lau derbi izanen dira asteburu honetan.

Errugbi taldeek ez dute partidarik asteburuan eta eskubaloian BKTko emakumeak bakarrik ariko dira etxean

Joan den asteburuan hainbat derbi izan zituzten eskualdeko gaztetxoen futbol taldeek eta oraingoa ez da gibelera geldituko, jokatuko baitituzte, Donezteben, Leitzan eta Beran banatuak. Nafarroan, mutilen kadete mailan Doneztebe eta Aurrera izanen dira aurrez aurre eta nesken kadete-infantil mailan, Aurrera eta Beti Gazte alde batetik eta Gure Txokoa eta Baztan bertzetik. Gipuzkoako mutikoen infantil mailan, Gure Txokoa eta Beti Gazte izanen dira aurrez aurre. Talde nagusiei dagokienez, Baztango bi taldeak bakarrik ariko dira etxean. Eskubaloian, BKTko emakumeek etxean jokatuko dute eta Errekako gizonezko nahiz emakumezkoek etxetik kanpo. Errugbian ez dute partidarik izanen asteburuan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Elgoibar - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Elgoibarko Mintxetan.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan – CD Idoya, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente maila

  • CD Salesianos - Aurrera KE, larunbatean 16:00etan Iruñeko Salesianosen.
  • CD Lezkairu - Doneztebe FT, larunbatean 15:30ean Soto Lezkairun.

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B – Beti Kozkor B, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Bergara - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Bergarako Ipintza zelaian.

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte – Basconia CD, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa – Santo Tomas Lizeoa, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan – CDF Itaroa Huarte B, igandean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • UCD Burlades B - Aurrera KE, larunbatean 13:15ean Erripagainan.
  • CD Asdefor C – Doneztebe, igandean 10:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.
  • CF Gazte Berriak Ansoain B - Baztan B, igandean 12:30ean Antsoainen.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Beti Gazte – San Marcial, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.
  • Martutene - Gure Txokoa, igandean 12:00etan Martutenen.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Baztan – CD Valle de Egues B, igandean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe FT – Aurrera derbia larunbatean 17:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Aurrera KE - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • Gure Txokoa - CD Baztan, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako infantilen lehen maila

  • Gure Txokoa - Beti Gazte derbia larunbatean 15:45ean Berako Matzadan.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • UD Mutilvera - CD Baztan, larunbatean 16:00etan Arangurenen.
  • CD Ademar – Aurrera, larunbatean 12:30ean Iruñeko Maristasen.
  • Doneztebe FT – CD Asdefor B, larunbatean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Baztan – CD Lezkairu B, larunbatean 12:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe FT – UCD Burlades, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak

  • CD Ademar - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Iruñeko Maristasen.
  • Baztan A – CD Amigó B, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Mulier FCN B - Baztan B, larunbatean 11:00etan Sarrigurenen.

Alebinak

  • CD Baztan A – AD Mendillorri B, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte B – Beti Gazte A, larunbatean 10:15ean Lesakako Mastegin
  • Beti Gazte C - Gure Txokoa B larunbatean 10:15ean  Lesakako Mastegin.
  • Gure Txokoa A – Doneztebe A, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.
  • CD Baztan B – CF British School B, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Benjaminak

  • Baztan A - Doneztebe B, larunbatean 09:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Baztan B - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe A - Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Gure Txokoa C - Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.
  • Beti Gazte B atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa

  • Aurrera A – CD El Redin A, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.
  • CD Xota FS - Aurrera B, larunbatean 11:30ean Irurtzungo Atakondoa kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan

  • Loyola – Erreka, larunbatean 16:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT – ECA Malkaitz, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Anaitasuna – Erreka, igandean 12:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • Uharte - Baztango BKT, larunbatean 18:00etan Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Kadete mutilak ligan

  • Loyola B – Erreka, larunbatean 10:00etan Iruñeko Ermitagañan.

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • Lagunak - Baztango BKT A, larunbatean 10:30ean Barañaingo kiroldegian.
  • Erreka atsedena.

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • Erreka  - Atalaya, larunbatean 11:30ean Iruñeko Ermitagañan.

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT A – Beti-Onak Atarrabia B, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Baztango BKT B – Lekunberri Eskubaloia, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Erreka – Malkaitz, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Alebin mistoa

  • Agoizko KE – Erreka, larunbatean 11:00etan Agoitzen.
  • Balonmano Mendavia - Baztango BKT A, larunbatean 11:00etan Errotxapeako kiroldegian.
  • Baztango BKT B – Valle de Egues C, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun