Severiano gazteluarra eta Maixabel, Mariasun eta Mari Carmen baztandarrak 'Herri Txiki, Amerika Handi' saioan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 18a, 20:00

Maixabel Etxeberri elizondoarra San Frantziskon bizi da 33 urte zituenetik.

ETB1ek Herri txiki, Amerika handi saioa estreinatu du urtarrilean, eta igande gauetan ematen dute. Bortz atal grabatu dituzte, eta joan den asteko atalean San Frantziskon izan dira Zuhaitz eta Mikel. Bertan eskualdeko hainbat lagun agertu dira.

Gardnervillen Severiano Lazkano gazteluarra topatu dute. 1962an joan zen artzain Ameriketara, soldaduska ez egitearren. Bertara ezkondu zen, familia eduki zuen eta han bizi da geroztik Severiano.

San Frantziskon Maixabel Etxeberri elizondoarrarekin elkartu dira. 53 urtez bizi izan da Kalifornian Maixabel; 33 urterekin senargaia ezagutu eta San Frantziskora joan zen bizitzera. Orain 86 urte baditu ere, urtero bisitatzen du sorterria.

Euskal Etxean Mariasun arizkundarra ezagutu dute. Amerikako senargaiarekin gutunak eskribitzen aritu ondotik, Euskal Herrian ezkondu ziren eta Ameriketara joan zen bizitzera duela 42 urte. Euskal Etxeko frontoian Mari Carmen Oskariz topatu dute, 49 urtez Kalifornian bizi izan den arizkundarra, Taichi egiten.

Saioa osorik EITB Nahieran dago ikusgai. Severiano 7. minututik aitzinera ageri da, Maixabel 32. minututik aitzinera eta Maria Asun eta Mari Carmen 41. minututik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun