Eskualdeko herri aunitz zurituta ernatu dira gaur

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 18a, 09:00

Urteko lehen elurtea egin du, eta eskualdeko herri aunitz zurituta ernatu dira gaur goizean. Aemet metereologia agentziak elurragatik alerta laranja ezarria du bihar arratsaldera arte, eta litekeena da heldu den orduetan oraindik elur gehiago pilatzea. Elur-maila 300-400 metroan ezarri dute. 

Errepideen egoerari dagokionez,  lehenengo mailako errepide denak irekiak daude, baina Trafiko Zuzendaritzak tentuz gidatzeko eskatu du bereziki A-15 eta N-121-A errepideetan.  Bigarren mailako errepidei dagokionez, Artesiagako portua gurutzatzen duen NA-1740 errepidea itxia dago, 5. puntu kilometrikotik aitzinera. 

Elurrak irudi ederrak utzi ditu eskualdeko hainbat herritan. Zure argazkiak TTIPI-TTAPAn agertzea nahi baduzu, bidali  744 48 43 61 zenbakira whatsapp bidez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun