Zahar etxeetako hitzarmenaren alde elkarretaratzeak eginen dituzte gaur Beran, Elizondon eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 17a, 10:00
Urrian Elizondon egindako elkarretaratzea.

Zahar etxeetan lan baldintza duinak eskatzeko borrokak ez du etenik. ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta, aste honetan ere greba jardunaldiak egitekoak dituzte Nafarroako hainbat zahar etxetan «kalitatezko zerbitzua bermatuko duten lan baldintza duin eta gure lanaren errekonozimenduaren alde». Eskualdean hiru elkarretaratze eginen dituzte: Beran 10:30ean, Elizondon 11:00etan eta Lesakan eguerdian, guztiak zahar etxeen atarietan.

«Sektore feminizatuen etengabeko prekarietatearen aurka» agertu dira berriz ere hiru sindikatuak. Bertzeak bertze, «ratio egokiak eta erabiltzaileen beharrak behar bezala asetzeko behar den denboraren araberako lan erritmoak» eskatu dituzte zahar etxetako langileentzat, baita «gaur egungo egoera ekonomikoaren araberako lansariak» ere; «mendekotasuna duten pertsonei laguntza integrala emateak eskatzen duen profesionaltasunari egokitutakoak, eta atsedenerako eskubidea errespetatzen duten urteko lanaldiak».

Bide beretik, «langileen oinarrizko eskubideak errespetatzea» nahi dute, eta Nafarroako Gobernuari «patronala  presionatzeko behar diren neurriak hartzeko» exijitu diote, «eta Parlamentuko agintaldi berria hitzarmena sinatuz gauzatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun