640 kiloko txapelketan ere agintzen hasi dira Beti Gazteko sokatira taldeko mutilak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 16a, 12:30

Busturian jokatu zen 640 kiloko Euskal Herriko txapelketako lehen jardunaldian Beti Gazteko zortzikotea lehian. Tiraldi guztiak irabazi zituzten.

Larunbatean Busturian (Bizkaia) jokatutako lehen jardunaldian tiraldi guztiak irabazi zituzten lesakarrek eta Amaiur bosgarren izan zen

Gizonezkoen 680 kiloko txapela jantzi ondotik, Euskal Herriko 640 kiloko goma gaineko sokatira txapelketan ere agintari hasi da Beti Gazte. Larunbatean Busturian (Bizkaia) jokatutako lehen jardunaldian tiraldi guztiak irabazi eta 8 puntu eskuratu zituen.

Pisurik astunenean bezala, Laukizko Gaztedi izan zuten areriorik gogorrena lesakarrek. Bizkaitarrek  lortu zuten bigarren postua (7 puntu). Hirugarren Zuraide A izan zen (6 puntu), laugarren Ñapurrak (5 puntu), bosgarren postuan berdindu egin zuten Amaiurrek eta Abadiñok (3,5na puntu), zazpigarren Zuraide B izan zen (2 puntu) eta Ibarra zortzigarren (puntu 1).

Gizonezkoen kategoria honetako eta emakumeen 540 kiloko bigarren jardunaldia urtarrilaren 22an Burgelun (Araba) jokatuko dute eta bi kategoria hauetako finalak urtarrilaren 28an Pobesen (Araba).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun