Eskubaloi talde nagusiek ez dute garaipenik lortu urteko lehen partidan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 16a, 08:00
Aurrerako mutiko kadeteek hamaika gol sartu zituzten Burlatan.

Futbolean, Doneztebek bakarrik lortu du garaipena, Aurrerak eta Baztanek berdindu eta Beti Gazteko gizonezko eta emakumeek galdu egin dute

Erreka eta Baztango BKT eskubaloi taldeek 2023. urteko lehen partidak jokatu dituzte larunbatean eta partida estuak izan badituzte ere, ezin erran emaitza onegirik lortu dituztenik. Errekako gizasemeek berdindu egin zuten eta Errekako eta BKTko emakumeek galdu. Futbolean ere, Doneztebe futbol taldeak bakarrik irabazi zuen, Baztanek eta Aurrerak berdindu eta Beti Gazteko emakumeek eta gizonek galdu. Gainera, Gure Txokoak atseden zuen lehen faseko azken jardunaldian eta gibeletik zituen bi taldeek garaipenak lortu eta bosgarren gelditu da sailkapenean, igoera fasetik kanpo, beraz. Errugbian, Sarako emakumeek nahiz gizonezkoek irabazi egin zuten larunbatean Animainean, baina BRT Menditarrak taldeko gizonek galdu Bilbon.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila
  • Tolosa 3 - Beti Gazte 0
Nafarroako lehen maila autonomikoa
  • CD San Miguel 0 - CD Baztan 0
Nafarroako Preferente maila
  • Aurrera KE 2 (Luken Casaresen golak) – CF Beriain 2
  • Doneztebe FT 4 (Fermin Estanga, Ali Mefti, Enaitz Iriarte eta Xabi Erasun) – CD Etxarri Aranatz 0
Nafarroako Erregionaleko lehen maila
  • CD Beti Onak B 4 - Baztan B 1 (Suchy Elias)
Gipuzkoako erregionaleko lehen maila
  • Gure Txokoa atsedena.
Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila
  • Mariño CD 2 - Beti Gazte 1 (Olaia Telletxea)
Jubenilak Euskal Liga
  • Beti Gazte 0 – Lakua de Vitoria-Gasteiz 2
Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila
  • Gure Txokoa 3 (Martxel Matxikote, Andoni Telletxea eta Jokin Irazoki) – San Marcial 0
Gipuzkoako jubenilen lehen maila
  • Gure Txokoa B 2 (Jokin Irazoki eta Ion Errandonea) – Oiartzun 0
Nafarroako jubenilen lehen maila
  • CD Baztan 0 – UD Valle de Aranguren 7
Nafarroako jubenilen bigarren maila
  • Aurrera KE 0 – CF Gazte Berriak Ansoain B 0
  • Doneztebe 0 – Kirol Sport A 2
  • Baztan B 5 (Haritz Bidegainek 2, Patxi Erasun, Alvaro Alzugarai eta Aritz Zoco) – UD Valle de Aranguren A 2
Gipuzkoako kadeteen gorengo maila
  • Beti Gazte 1 (Unax Bereau) - Gure Txokoa 0
Nafarroako kadeteen bigarren maila
  • UCD Burlades B 3 – Aurrera 11 (Odei Garmendiak 5, Unai Erdoziak 2, Janitz Sagastibeltzak 2, Ekaitz Mitxelena eta Inhar Altadill)
  • CD Baztan 6 (Mateo Lertxundik 2, Ander Telletxea, Mohamed Mami, Emilio Alejandro Martinez eta Eneko Urroz) – CD Salesianos 3
  • Doneztebe FT 1 (Ander Telletxea) – Kirol Sport A 0
Nafarroako neska kadete-infantilak
  • CD Baztan atsedena.
  • Beti Gazte 5 (Leire Ariztegik 3, Nerea Petrirena eta Ane Etxegarai) - Gure Txokoa 0
  • Berriozar CF 3 - Aurrera KE 1 (Maddi Iturriotz)
Gipuzkoako infantilen lehen maila
  • Beti Gazte 1 (Joseba Rodriguez) – Hondarribia A 1
  • Beti Ona A 2 - Gure Txokoa 0
Nafarroako infantilen lehen maila
  • CD Izarra 4 - CD Baztan 0
  • Aurrera 1 (Hodei Sagastibeltza) - Doneztebe FT 3 (Aimar Etxeberria, Alain Bazterrika eta Iñaki Bazterrika) doneztebarrak nagusitu ziren Leitzan jokatutako derbian.
Nafarroako infantilen bigarren maila
  • CD Baztan 3 - Doneztebe FT 0, derbia baztandarrentzat Elizondon.

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak
  • Gure Txokoa 1 (Aroa Martin) – UD Mutilvera A 9
  • CD Oberena A 4 - Baztan A 1
  • Baztan B 2 – Berriozar CF B 9

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa
  • CD Ultzama MSSB 4 - Aurrera A 4 (Juba Vicentek 2, Oscar Zubitur eta Iraitz Andiarena)
  • Aurrera B 3 (Manex Lasartek 2 eta Manex Lekuona) – CD Anaitasuna 2

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan
  • Erreka 30 – CB Burlada 30
Emakume seniorrak ligan
  • UDC Txantrea 27 - Baztango BKT 26
  • Erreka 25 – BM Loyola 27
Jubenil neskak ligan, bigarren fasea
  • CB Tafalla 34 - Baztango BKT 20
Kadete mutilak ligan
  • UDC Txantrea 28 – Erreka 26
Kadete neskak ligan, bigarren fasea
  • BM River Ega 22 - Baztango BKT A 23
  • Erreka 22 – Lagunak 20
Infantil mutilak ligan, bigarren fasea
  • Erreka 20 – Lagunak A 23
Infantil neskak ligan, bigarren fasea
  • BM Loyola C 36 – Erreka 12
  • Baztango BKT A 24 – CB Txantrea 22
  • Lagunak B 34 - Baztango BKT B 23

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako txapeldunen fasean
  • Sarako Izarra RT 34 – Eibar RT 26
Euskal liga, gizonezkoak senior lehem mailako jautsiera fasea
  • Uni Bilbao Rugby 29 - BRT Menditarrak 27
Euskal liga, emakumeen ohorezko B mailan
  • Sarako Izarra RT 15 – Iruña Rugby Club 5
16 urtez beheitikoak
  • AVK Bera Bera BRT 36 – Txingudi RC 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun