Solaslagun egitasmoan izena emateko bigarren epealdia zabalik da

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 16a, 10:30
Xabi Iriarte doneztebarra da Solaslagun ekimeneko koordinatzailea.

Eskualdean Donezteben, Lesakan, Beran eta Elizondon ditugu Mintzapraktikan aritzeko taldeak

Euskaraz komunikatzeko guttieneko maila dutenek hizkuntza praktikatzeko tarte bat izatea da Mintzapraktika egitasmoaren helburua, Euskaltzaleen Topaguneak sustatuta. Astean behin, bidelariak eta bidelagunak talde ttikitan elkartzen dira euskaraz aritzeko. Bidelariak euskaraz ikasten ari direnak edo praktikatuz ohitura berreskuratu nahi dutenak dira. Bidelagunak, berriz, euskara aise erabiltzen dutenak dira, ikasten ari direnei praktikatzen laguntzeko borondatearekin.

Eskualdean Mintzalagun edo Solaslagun taldeak Donezteben, Lesakan, Beran eta Elizondon daude eta 2022/23 ikasturtean, bigarren epealdia zabaldu dute egitasmoan parte hartzeko. Urtarrilean zabalik egonen da izen-ematea, eta horretarako inkesta hau bete beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun