Baztan-Bidasoko pentsiodunek astelehenean Donezteben eginen dute urteko lehenbiziko elkarretaratzea

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 13a, 19:00
Abenduan Beran egin zuten agerraldia.

Beti bezala, hilabeteko hirugarren astelehenean bilduko dira. Kasu honetan, astelehenean, urtarrilaren 16an, Doneztebeko eskola aitzinean eginen dute elkarretaratzea, 12:00etan.

Duela bortz urte sortu zen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua eta geroztik egin duen ibilbidea gogoan, argi dute oraindik ere borrokan segitzeko «mila arrazoi» dituztela. Eta Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduak ere mobilizazioekin segitzen du. Horren erakusle izanen da asteleheneko elkarretaratzea.

Bertzetik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak kanta eta bideoa egin ditu borzgarren urteurrenaren harira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun