Irungo Plaiaundi institutuak 50 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 13a, 20:00

1973ko urtarrilaren 8an ireki zituen ateak ikastetxeak, Bidasoaren inguruko herrietan lanbide hezkuntza sustatzeko helburuarekin

Irungo Etxeandian hasi zen institutua, baina ikasle kopuruak gora egin zuen azkar, eta 1979/80 ikasturterako instalazio berriak ireki zituzten eta baita prestakuntza eskaintza zabaldu ere. Geroztik, 400 irakasle baino gehiago izan ditu eta 20.000 ikasle inguruk egin dituzte bertan ikasketak.

Orain, 50. urteurrena ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte gaur egungo ikasleei eta ikasle ohiei zuzendua. Egitaraua eta informazio guztia ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun