Gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute Euskal Herriko sokatira txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 13a, 11:00

Amaiurko gizonezkoendako Euskal Herriko txapelketan lehen tiraldiak izanen dira larunbatekoak.

Larunbat arratsaldean Busturian (Bizkaia) izanen dira Amaiur eta Beti Gazteko tiralariak

Joan den asteburuan jokatu ziren Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketako lehen tiraldiak. Gizonezkoen 680 kilokoan txapela lortu zuen Beti Gaztek larunbatean Hazparnen eta emakumeen 540 kiloko lehen tiraldiak egin zituzten Lesakan. Larunbat honetan, 640 kiloko gizonezkoen lehen jardunaldia jokatuko dute Busturian (Bizkaia).

Urtarrilaren 14an, larunbatean 17:00etan hasiko den jardunaldian, Amaiur eta Beti Gazte izanen dira eskualdeko ordezkariak eta beraiekin batera, Abadiño, Berriozar, Gaztedi, Ibarra, Ñapurrak eta Zuraide A eta B lehiatuko dira. Gizonezkoen kategoria honetako eta emakumeen 540 kiloko bigarren jardunaldia urtarrularen 22an Burgelun (Araba) jokatuko dute eta bi kategoria hauetako finalak urtarrilaren 28an Pobesen (Araba).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun