Apezetxeak eta Elizaldek garaipenak lortu dituzte Malerrekako pilota txapelketako elite mailako lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 12a, 10:00
Errekako BeƱat Apezetxea goizuetarra pilota astintzen. Asteazkenean Donezteben garaipena lortu zuen, Mundarroko Lizeagarekin batera.

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako 21. Pilota txapelketaren barrenean elite mailako lehen jardunaldia jokatu zuten asteazken arratsaldean Donezteben. Eskualdeko bi pilotariak, Errekako Beñat Apezetxea goizuetarra eta Zugarraldeko Ugaitz Elizalde iturendarra garaile suertatu ziren, baita Errekako Cuairan ere.

Asteazkenean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Elite mailakoak
  • Labaka (Tolosa) eta Cuairan (Erreka), 22 – Etxezarreta eta Aranguren (Eple), 14
  • Zubizarreta eta Oliden (Lapke), 16 – Apezetxea (Erreka) eta E. Lizeaga (Mundarro), 22
  • Apaolaza eta M. Lizeaga (Hernani), 16 – Elizalde (Zugarralde) eta Irurita (Oberena), 22
  • Oskoz eta Lazkoz (Oberena), 22 – Etxaniz (Bergara) eta Gabirondo (Tolosa Aurrera), 11

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun