Jesus Goñi oronoztarra eta Alfonso Igoa lesakarra ETB1eko 'Herri Txiki, Amerika Handi' saioan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 11a, 16:00

Alfonso Igoa lesakarra Maritxu bere emaztearekin.

ETB1ek Herri txiki, Amerika handi saioa estreinatu du urtarrileko igandeetan emateko. Bortz atal grabatu dituzte eta dagoeneko eskualdeko aurpegiak agertu dira: 1965ean joan zen Jesus Goñi oronoztarra eta 1962an joan zen Alfonso Igoa lesakarra.

Basterretxeak artzainen omenez egindako eskulturaren aitzinean bildu da Mikel Pagadi Jesus Goñirekin. 30 bat urtez bertsotan ere ibilitakoa da Goñi, tartean, Etxe Zurian eta Kongresuan.

Alfonso Igoa lesakarra, berriz, 20 urterekin joan zen Elkora (Nevada), 1962an. Familiarekin eta lagunartean ageri da Zuhaitz Gurrutxagarekin batera, hori bai, umorea galdu gabe. 

Saioa osorik EITB Nahieran atalean ikus daiteke.  Alfonso bere familiarekin 19. minututik aitzinera ageri da eta Jesus Goñi 55. minututik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun