Osasunbideak auto berriekin hornitu ditu osasun zentroak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 11a, 19:00
  • Osasun Departamentuak, Osasunbidearen bidez, 1.298.654 euro (BEZa barne) erabiliko ditu hurrengo 5 urteetan 48 ibilgailu errentan hartzeko Nafarroa osorako.
  • 48 ibilgailuetatik 7 gure eremuko osasun zentro eta kontsultategietan daude urtarrilaren 1az geroztik.
Ibilgailu berri hauek mediku-erizainek erabiliko dituzte, batez ere, trafiko eta lan istripuak artatzeko, 112-SOS Nafarroako larrialdiak eta erasoak artatzeko edota etxeetako bisitak egiteko. Lizitazio-prozedura egin ondotik, UNSAIN enpresa izan da renting-kontratu baten bidez ibilgailuen hornitzailea.
 
48 ibilgailuetatik 7 gure inguruko herrietarako

Zehazki, urtarrilaren 1az geroztik Elizondon, Oronoz-Mugairin, Urdazubin, Goizuetan, Leitzan, Donezteben eta Lesakan estreinatu dituzte ibilgailu berriak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun