Lesakako Linddurrenbordako Juan Mari Lopezek aipatu digunez, «erabateko normaltasunera» bueltatu nahi dute aurten. Izan ere, azken bi urteak zailak izan dira sagardotegientzat ere. 2020an, ustez arrunta izanen zen txotx denboraldi irekiera ekitaldia ilbeltzean Lekarozko Larraldean egin zuten, Jakoba Errekondoren eskutik, baina denboraldi erdian itxi egin behar izan zituzten sagardotegiak, pandemiaren eraginez. 2021a ere urte kaxkarra izan zen, «nahi eta ezin» eta 2022an berreskuratu zuten nolabaiteko normaltasuna.
Aurten, «15.000 litro sagardo inguru» kupelaratu dituzte, «baina hemen sagar gutti izan dugunez, Donibane Garazi aldetik ekarri dugu gehiena». Ilusioz ekinen diote Linddurrenbordan sasoi berriari, «San Anton egunean ere mugitzen baita jendea».