Malerrekako pilota txapelketako elite mailako lehen jardunaldia jokatuko dute asteazkenean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 10a, 12:00
Zugarraldeko Ugaitz Elizalde iturendarrak Oberenako Iruritarekin eginen du bikote.

Ugaitz Elizalde iturendarra eta Beñat Apezetxea goizuetarra jokatzen ikusteko aukera izanen da

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita batgarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa igandean abiatu zen, pilotari gazteenen lehen jardunaldiarekin. Urtarrilaren 11n, asteazken arratsaldean, berriz, elite mailako lehen jardunaldia jokatuko dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Urtarrilaren 11n, asteazkenean 18:30ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Elite mailakoak

  • Labaka (Tolosa) eta Cuairan (Erreka) – Etxezarreta eta Aranguren (Eple)
  • Zubizarreta eta Oliden (Lapke) – Apezetxea (Erreka) eta E. Lizeaga (Mundarro)
  • Apaolaza eta M. Lizeaga (Mundarro) – Elizalde (Zugarralde) eta Irurita (Oberena)
  • Oskoz eta Lazkoz (Oberena) – Etxaniz (Bergara) eta Gabirondo (Tolosa Aurrera)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun