FUTBOLA

Irabazi arren, bertze emaitzen menpe gelditu da Gure Txokoa igoera fasera sailkatzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 9a, 08:00
Beti Gazteko kadeteek zazpi gol egin zituzten etxetik kanpo urteko lehen jardunaldian.

Beti Gazteko gizonezkoek berdindu eta emakumeek galdu egin dute urteko lehen partidan

Gure Txokoako talde nagusiak lehen faseko azken partida irabazi zuen larunbatean Matzadan. Jardunaldi baten faltan hirugarren dira beratarrak eta horrela geldituz gero, igoera faserako sailkatuko lirateke. Kontua da azken jardunaldian atseden duela Gure Txokoak eta laugarren eta bosgarren sailkatuak puntu bakarrera dituela sailkapenean. Eguberri ondoko lehen asteburuan urteko lehen partidak jokatuko dituzte Gipuzkoako ligetan ari diren Bortzirietako futbol taldeek, baita Nafarroako bakarren batek ere. Beti Gazteko gizonezkoek berdindu egin zuten etxean eta emakumeek galdu. Errugbian, jautsiera faseko lehen partida irabazi du BRT Menditarrak taldeak.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte 1 (Mattin Lekuona) – CD Vasconia 1

Gipuzkoako erregionaleko lehen maila

  • Gure Txokoa 2 (Mikel Irazoki eta Ruben Pedrosa) – San Marcial 0

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 4 (Rakel Lasagak 3 eta Olaia Mendiburu – Zumaiako 5

Jubenilak Euskal Liga

  • Olarizu CD 3 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Lengokoak 0 - Gure Txokoa 1 (Unai Garro)

Gipuzkoako jubenilen lehen maila

  • Landetxa 2 - Gure Txokoa B 3 (Unai Etxeberria 2 eta Ion Errandonea)

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Cantolagua 1 – Baztan 1

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Gure Txokoa 3 (Mattin Perez, Ortzadar Iratzoki eta beraien atean) – Mundarro 1
  • Ekintza KE 2 - Beti Gazte 7 (Unax Bereauk 3, Iker Irigoienek 2, Peru Urra eta Urko Olaizola)

Gipuzkoako infantilen lehen maila

  • San Marcial 1 - Beti Gazte 2 (Kemen Telletxea eta Xabi Leiza)
  • Gure Txokoa 7 (Andoni Offroyk 2, Xiker Ruiz, Ibai Matxikote, Xan Villamea, Markel Zelaieta eta beraien atean) – Dunboa 2

Nafarroako infantilen lehen maila

  • Doneztebe 1 (beraien atean)   - CDA Irabia 1

ERRUGBIA

Euskal liga, lehen mailako jautsiera fasea

BRT Menditarrak 21 - Arrasate RT 7

16 urtez beheitikoak

Eibar RT 39 - AVK Bera Bera/Baztan RT 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun