Bertsuxurla bertso sariketa hasiko da ortziralean

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 3a, 13:39

Urtarrileko lau ortziraletan bertsoa zabalduko dute Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako txokoetan Bertsuxurla ekimenaren bidez.  Eskualdeko hainbat bertsolari gaztek hartuko dute parte ekimenean, bikoteka. 

Urtarrilaren 6an, ortziralean  Atharratzeko Prefostan hasiko da ekimena, eta bertan ariko dira kantuan Sarako Haira Aizpurua eta  Leitzako Eki Mateorena, Josu Txoperena lesakarra eta Irantzu Idoate, eta Ekhiñe Zapiain beratarra eta Oihan Perez. 

Hurrengo ortziralean, hilaren 14an Lekorneko Etxebarne ostatuan eginen dute bigarren saioa. Bertan Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz, Oier Urreizi eta June Aiestaran eta Maite Sarasola eta Jon Mendiluzek kantatuko dute. 

Bukatzeko, azken saioa urtarrilaren 20an izanen da Erratzu eta Baigorri arteko Izpegiko Bereko Bentan. Bertan, Maddi Aiestaran eta Unai Anda, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre eta Ibai Lekuona eta June Diaz ariko dira. 

Finala, aldiz, Pausuko Xaia ostatuan eginen dute urtarrilaren 27an, eta saio bakoitzeko bikote irabazleak kantatuko du bertan. 

Afari ondoko saioak izanen dira denak, eta Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou ariko dira gai jartzaile lanetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun