Eskualdeko txirrindulariak ere saritu dituzte Nafarroako txirrindularitzaren galan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 2a, 12:00

Altsasuko galan saritu zituzten eskualdeko txirrindularietako batzuk.

Abenduaren 28an Altsasun egindako ekitaldian Baztan-Malerreka-Bidasoaldeko hainbat kirolari izan ziren

Altsasuko Iortia kultur gunean ospatu zuten abenduaren 28an Nafarroako Txirrindularitzaren Gala eta 2022ko konpetizioetan, errepidean nahiz mendi bizikletan egindako lanaren saria bildu zuten Baztan, Malerreka eta Bidasoaldeko zenbait txirrindularik.

Sarituak

  • Beñat Barberena, Baztandarra: Errepideko Nafarroako Kirol Jokoetan, lehen urteko alebinetan hirugarren.
  • Ekiñe Bertiz, Baztandarra: Mendi bizikletako Nafarroako Kirol Jokoetan, infantiletan hirugarren.
  • Ander Larraburu, Ermitagaña: Errepideko Nafarroako Kirol Jokoetan, lehen urteko infantiletan irabazle.
  • Joritz Barberena, Villavés: Errepideko Nafarroako Kirol Jokoetan, bigarren urteko infantiletan bigarren.
  • Unax Larraburu, Iturrotz: Mendi bizikletako Nafarroako Kirol Jokoetan, kadete mailan hirugarren.
  • Hodei Aleman, Baztandarra: Mendi bizikletako txapelketan, junior mailan bigarren.
  • Ugaitz Otxandorena, Villavés: Errepideko txapelketan, junior mailan bigarren.
  • Gaizka Otxandorena, Beti Gazte: Errepideko master 30 txapelketan hirugarren.
  • Iñaki Villoria, Sarribikes: Errepideko txapelketan, Master 50 kategorian lehenbizkoa eta mendi bizikletan, master 50 kategorian bigarrena.
  • Francisco Meoki, AEL Txirrindulari: Errepideko Master 60 txapelketan lehena.
  • Luciano Mitxelena, Beti Gazte: Errepideko Master 60 txapelketan bigarrena.

Hodei Aleman eta Ugaitz Otxandorena, junior mailatik 23 urtez beheitiko puntako taldetara

Aipatzekoa da junior mailan saritutako eskualdeko bi txirrindulariek 23 urtez beheitiko punta-puntako bi taldetara jauzi eginen dutela aurten. Hodei Aleman iruritarra mendi bizikletako SH-Metalgraf taldearen izenean ariko da, Rural Kutxa Kopan nahiz Udazkeneko Irekian podiumera zenbait aldiz igo ondotik. Ugaitz Otxandorena saldiastarrak, berriz, Kern Pharma talde ezagunaren harrobikoa den Finisher de Ruta taldean ariko da. Otxandorena bikain ibili da errepidean junior mailan eta garaipen bat eta ohorezko zenbait postu lortu ditu 2022an.

Baztandarra Txirrindulari Elkarteak 40 urte

Bertze aldetik, hasi berri den 2023 urte honetan berrogei urte beteko ditu CC Baztandarra Txirrindulari Elkarteak. Osasuntsu eta zenbait egitasmo esku artean dituela beteko ditu 40 urteak. Lehendik babesle zituen Josenea Energiak eta Malkorra gozotegiarekin batera, aurten Construcciones Mariezkurrena eraikuntza enpresa izanen da babesle nagusia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun